Ephesians -1 Timothy

Basque(i) 1 Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley: 2 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan: 4 Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez: 5 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura, 6 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean. 7 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura: 8 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan: 9 Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan: 10 Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan: 11 Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura. 12 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc. 13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz: 14 Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan. 15 Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea, 16 Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan. 17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco: 18 Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan: 19 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez, 20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan, 21 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan. 22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco: 23 Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu. 2 1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: 2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: 3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala. 4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: 6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean. 7 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean. 8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: 9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. 10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát. 11 Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz, 12 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric: 13 Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz. 14 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena: 15 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela. 16 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic. 17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana. 19 Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico: 20 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera: 21 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean: 22 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz. 3 1 Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil. 2 Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea. 3 Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala: 4 Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.) 5 Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz: 6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz. 7 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez. 8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco, 9 Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez: 10 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa: 11 Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura: 12 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz. 13 Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá. 14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana, 15 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita, 16 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: 17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan: 18 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna: 19 Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian. 20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari, 21 Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen. 4 1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala, 2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: 3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. 4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: 5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: 6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. 7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. 8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. 9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. 11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan. 13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira: 14 Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco. 15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ: 16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez. 17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean, 18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz: 19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin. 20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ: 21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala: 22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: 23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: 24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan. 25 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara. 26 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean: 27 Eta lekuric eztemoçuela deabruari. 28 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát. 29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát. 30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát. 31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin. 32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala. 5 1 Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço: 2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan 3 Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: 4 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. 5 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. 6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7 Etzaretela bada hequin parçonér. 8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: 9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) 10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. 11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. 12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. 13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da. 14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. 15 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço: 16 Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade. 17 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea. 18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz: 19 Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean. 20 Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari: 21 Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin. 22 Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala: 23 Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea. 24 Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan. 25 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: 26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. 27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible. 28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza. 29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala: 30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric. 31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade. 32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz. 33 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz. 6 1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. 2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin) 3 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean. 4 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan. 5 Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala. 6 Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic. 7 Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac: 8 Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec. 9 Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan. 10 Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean. 11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát. 12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra. 13 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten. 14 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric: 15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea. 16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen. 17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza. 18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic, 19 Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa, 20 Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala. 21 Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue: 22 Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac. 23 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. 24 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.

Philippians

1 1 PAVLEC eta Timotheoc Iesus Christen cerbitzariéc Iesus Christ Iaunean Philippesen diraden saindu guciey Ipizpicuequin batean eta Diacrequin, 2 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari çueçazco orhoitzapen handirequin, 4 (Bethiere neure oratione gucietan çuen guciongatic bozcariorequin othoitze eguiten dudala) 5 Ceren Euangelioren communionera ethorri içan çareten, lehen egunetic oraindrano: 6 Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano: 7 Nola raçoina baita nic haur estima deçadan çueçaz gucioz, ceren bihotzean baitzadutzatet, eta ene estecaduretan, eta defensionean eta Euangelioaren confirmationean çuec gucioc enequin baitzarete participant ene gratian. 8 Ecen Iaincoa dut testimonio cein cinez desiratzen çaituztedan çuec gucioc Iesus Christen affectione cordialez: 9 Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin: 10 Gauça contrarioac discerni ditzaçuençát: pur eta trebucu gabe çaretençát Iesus Christen egunerano: 11 Iesus Christez Iaincoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fructuz betheac çaretelaric. 12 Eta nahi dut daquiçuen, anayeác, ecen niri heldu çaizquidan gauçác Euangelioaren auançamendutarago ethorri içan diradela: 13 Hambat non ene estecadurác famatu içan baitirade Christ Iaunean Pretorio gucian eta berce leku gucietan: 14 Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade. 15 Eta batzuc behinçát inuidiaz eta contentionez, eta bercéc vorondate onez-ere Christ predicatzen duté: 16 Batzuc, diot, contentionez Christ denuntiatzen duté ez purqui, ene estecadurác afflictionez emendatu vstez: 17 Baina bercéc charitatez, daquitelaric ecen Euangelioaren defensionetan eçarri içan naicela. 18 Cer bada? nola-ere baita, bada fictionez, bada eguiaz, Christ predicatzen da: eta hunetan alegueratzen naiz, eta alegueraturen-ere. 19 Ceren baitaquit, ecen haur ethorriren çaitadala saluamendutara çuen orationéz, eta Iesus Cristen Spirituaren aiutáz, 20 Ene iguriquite fermuaren eta sperançaren araura, ecen deusetan eznaicela confus içanen, aitzitic libertate gucirequin bethiere beçala, orain-ere magnificaturen dela Christ ene gorputzean, vicitzez bada hiltzez bada. 21 Ecen niri Christ irabaizte çait vicitzera eta hiltzera. 22 Ala haraguian vicitzera probetchu dudanez, eta cer hauta deçaquedan, eztaquit. 23 Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut: 24 Baina haraguian egon nadin necessarioago da çuengatic. 25 Eta haur seguratuqui badaquit, ecen egonen naicela eta perseueraturen dudala çuequin gucioquin çuen auançamendutan, eta çuen fedearen bozcariotan. 26 Abunda dadinçát çuen gloriationea Iesus Christean niçaz, ene berriz çuetaraco ethorteaz. 27 Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric: 28 Cein baita hayén perditionetaco seignale, eta çuen saluamendutaco, eta haur Iaincoaganic. 29 Ecen çuey eman içan çaiçue Christgatic, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatic suffritzea-ere: 30 Nitan ikussi duçuen, eta orain ençuten duçuen combat bera duçuela. 2 1 Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada, 2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric. 3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. 4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere. 5 Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea. 6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala: 8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano. 9 Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián. 12 Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan. 13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura. 14 Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe: 15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora: 16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin: 17 Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz. 18 Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz. 19 Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic. 20 Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic. 21 Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney. 22 Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan. 23 Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. 24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. 25 Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea. 26 Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten. 27 Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát. 28 Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát. 29 Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue. 30 Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua. 3 1 Gaineracoaz den becembatean, ene anayeác, aleguera çaitezte Iaunean: Gauça berén çuey scribatzera niri etzait herabe, eta çuen segurançá da. 2 Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari. 3 Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc: 4 Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago. 5 Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu: 6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe. 7 Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic. 8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát. 9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá: 10 Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic: 11 Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera: 12 Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez. 13 Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala. 14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean. 15 Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue. 16 Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco. 17 Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan. 18 Ecen anhitz dirade dabiltzanac ceineçaz anhitzetan erran vkan baitrauçuet, eta orain-ere nigarrez nagoela erraiten, Christen crutzearen etsay diradela: 19 Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan. 20 Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna, 21 Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura. 4 1 Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác. 2 Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean. 3 Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän. 4 Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. 5 Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. 6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari. 7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean. 8 Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue: 9 Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin. 10 Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén 11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten. 12 Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten. 13 Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz: 14 Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue. 15 Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen. 16 Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue. 17 Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan. 18 Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio. 19 Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean. 20 Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen. 21 Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc. 22 Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc. 23 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.

Colossians

1 1 PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac, 2 Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula, 4 Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea: 5 Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue, 6 Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic. 7 Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco: 8 Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea. 9 Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin: 10 Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean. 11 Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin: 12 Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian: 13 Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara. 14 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatuén barkamendua. 15 Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa. 16 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade. 17 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade. 18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát. 19 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin: 20 Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác. 21 Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan: 22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean: 23 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz: 24 Orain alegueratzen naiz çuengatic suffritzen ditudan gaucéz, eta Christen afflictionén gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eliçá. 25 Ceinetaco ministre eguin içan bainaiz, Iaincoaren dispensationez, cein eman içan baitzait çuec baithara, Iaincoaren hitzaren complitzeco: 26 Cein baita, secula eta adin guciéz gueroztic estaliric egon içan den mysterioa, baina orain manifestatu içan çaye haren sainduey. 27 Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá: 28 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean. 29 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura. 2 1 Ecen nahi dut daquiçuen cein batailla handia dudan çuengatic eta Laodiceacoacgatic, eta haraguian ene presentiá ikussi eztuten guciacgatic: 2 Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan. 3 Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade. 4 Eta haur erraiten dut nehorc goga eraciteco hitzez engana etzaitzatençát. 5 Ecen gorputzez absent banaiz-ere, spirituz ordea çuequin naiz, alegueratzen naicelaric eta ikusten dudalaric çuen reguelá, eta Christ baithan duçuen fedearen fermutassuna. 6 Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte: 7 Erro eguinac eta edificatuac çaretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi içan çareten beçala, abundos çaretelaric hartan remerciamendurequin 8 Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura: 9 Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui. 10 Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä. 11 Ceinetan circonciditu-ere içan baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatuén gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz: 12 Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu. 13 Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic, 14 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric: 15 Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic. 16 Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz: 17 Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da. 18 Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic: 19 Eta eztatchecalaric buruäri, ceinetaric gorputz gucia iuncturaz eta lothuraz fornituric eta elkarrequin iunctaturic Iaincoaren hacitzez hatzen baita. 20 Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala? 21 Hala nola, Ezteçála ian, Ezteçála dasta, Ezteçála hunqui. 22 Guiçonen manamenduén eta doctrinén arauezco gauça hauc gucioc vsança berez galdu doaça. 23 Badaric-ere gauça hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude. 3 1 Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria. 2 Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan. 3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan. 4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan. 5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria. 6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean. 8 Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart. 9 Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin, 10 Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura. 11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ. 12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere. 14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria. 15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso. 16 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari. 17 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz. 18 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean. 19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra. 20 Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó. 21 Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát. 22 Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric. 23 Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço. 24 Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue. 25 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric. 4 1 Nabussiác eguieçue çucena eta eguimbidea cerbitzariey, daquiçuelaric ecen çuec-ere baduçuela Iaun-bat ceruètan. 2 Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin. 3 Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz. 4 Hura manifesta deçadançát, minçatu behar dudan beçala. 5 Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric. 6 Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát. 7 Ene equiteco guciac notificaturen drauzquiçue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac: 8 Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac, 9 Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz. 10 Salutatzen çaituztéz Aristarque ene presoner quideac, eta Marc Barnabasen lehen gussuac (ceinez manamendu recebitu baituçue, baldin çuetara ethor badadi, recebi deçaçuen) 11 Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiutaçale Iaincoaren resumán, eta ene solageamendutaco içan dirade. 12 Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian: 13 Ecen haur harçaz testificatzen dut, ecen zelo handia duela çuengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic. 14 Salutatzen çaituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec. 15 Salutaitzaçue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eliçá. 16 Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen. 17 Eta erroçue Archipperi, Gogoa eçac gure Iaunean recebitu vkan duàn administrationea compli deçánçat. 18 Salutationea, ene Paulen escuz. Çareten orhoit ene estecaduréz. Gratia dela çuequin. Amen.

1 Thessalonians

1 1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 2 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan: 3 Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean: 4 Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela: 5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. 6 Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin: 7 Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete. 8 Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun: 9 Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa: 10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena. 2 1 Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan: 2 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin. 3 Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan: 4 Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu. 5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio. 6 Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala. 7 Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala. 8 Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten. 9 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa. 10 Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun. 11 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen. 12 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala. 13 Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan. 14 Ecen çuec, anayeác, imitaçale eguin içan çarete Iaincoaren Eliça Iudean diradenén Iesus Christean, nola gauça berac suffritu vkan baitituçue çuec-ere çuen natione berecoetaric, hec-ere Iuduetaric beçala: 15 Ceinéc Iesus Iauna-ere hil vkan baituté, eta berén Propheta propriac, gu-ere persecutatu vkan gaituzté, eta eztirade Iaincoaren gogaraco, eta guiçon gucién contrario dirade: 16 Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano. 17 Eta gu, anayeác, çuetaric separaturic dembora appurbatetacotz ikustez, ez bihotzez, hambat cineçago emplegatu içan gara çuen beguithartearen ikustera, desir handirequin. 18 Halacotz ethorri nahi içan gara çuetara (ni Paul behinçát) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec. 19 Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ? 20 Segur çuec çarete gure gloriá eta bozcarioa. 3 1 Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen. 2 Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean: 3 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela. 4 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue. 5 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua. 6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala: 7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz. 8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean. 9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic? 10 Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena. 11 Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea. 12 Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala: 13 Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco. 4 1 Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten. 2 Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez. 3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten: 4 Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin: 5 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora. 6 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu. 7 Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara. 8 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu. 9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen. 10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten, 11 Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala: 12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát. 13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala. 14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin. 15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney. 16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic: 17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara. 18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz. 5 1 Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan. 2 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala. 3 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren. 4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten. 5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. 6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. 7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. 8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz. 9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz, 10 Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén. 11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. 12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: 13 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean. 14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara. 15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara. 16 Bethiere çareten aleguera. 17 Paussu gabe othoitz eguiçue. 18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez. 19 Spiritua ezteçaçuela iraungui: 20 Prophetiác eztiçaçuela menosprecia. 21 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate: 22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte. 23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela. 24 Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu. 25 Anayeác, othoitz eguiçue guregatic. 26 Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin. 27 Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey. 28 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.

2 Thessalonians

1 1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eliçari: 2 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea: 4 Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz: 5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue: 6 Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén 7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin, 8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz: 9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: 10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan: 11 Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere çuengatic, çuec vocationearen digne gure Iaincoac eguin çaitzatençat, eta compli deçan bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obrá botheretsuqui: 12 Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura. 2 1 Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz. 2 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guçaz scribatua baliz beçala, Christen eguna bertan baliz beçala. 3 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea, 4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela. 5 Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela? 6 Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán. 7 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic. 8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren. 9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin: 10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac. 13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz: 14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz. 15 Halacotz, anayeác, çaudete fermu eta educaçue ikassi duçuen doctriná, bada gure hitzez bada epistolaz. 16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz, 17 Consola ditzala çuen bihotzac, eta confirma çaitzatela hitz eta obra on orotan. 3 1 Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala: 2 Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién. 3 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic. 4 Asseguratzen-ere bagara Iaunean çueçaz, ecen denuntiatzen drauzquiçuegun gauçác eguiten-ere badituçuela eta eguinen. 5 Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera. 6 Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric. 7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean. 8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát. 9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat. 10 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan. 11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. 12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten. 13 Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez. 14 Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát: 15 Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço. 16 Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin. 17 Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut. 18 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.

1 Timothy

1 1 PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac, 2 Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. 3 Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats. 4 Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena. 5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic. 6 Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara: 7 Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác. 8 Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu. 9 Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic: 10 Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada. 11 Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura. 12 Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric: 13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric. 14 Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean. 15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. 16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén. 17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen. 18 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát: 19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié. 20 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen. 2 1 Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic: 2 Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin. 3 Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean, 4 Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen. 5 Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic: 6 Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán: 7 Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin. 8 Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic. 9 Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: 10 Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez. 11 Emazteac silentiorequin ikas beça suiectione gucirequin. 12 Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan. 13 Ecen Adam lehenic formatu içan duc, guero Eua. 14 Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc. 15 Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin. 3 1 Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic: 2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco: 3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso: 4 Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin: 5 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?) 6 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát. 7 Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát. 8 Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso: 9 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin. 10 Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade. 11 Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan. 12 Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac. 13 Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean. 14 Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela: 15 Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä. 16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara. 4 1 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, 2 Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita, 3 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney. 4 Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada. 5 Ecen creaturá sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez. 6 Gauça hauc baldin proposa badietzéc anayey Iesus Christen ministre on aiçate, haci içanic fedearen, eta diligentqui iarreiqui atzayón doctrina onaren hitzetan. 7 Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean. 8 Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric. 9 Hitz segura duc haur, eta guciz recebi dadin dignea. 10 Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén. 11 Gauça hauc denuntiaitzac eta iracats. 12 Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean. 13 Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari. 14 Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin. 15 Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean. 16 Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac. 5 1 Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala: 2 Emazte çaharrac, amác beçala: gazteac, arrebác beçala castitate gucirequin. 3 Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac. 4 Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean. 5 Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun. 6 Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát. 8 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago. 9 Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana: 10 Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez. 11 Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc: 12 Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté. 13 Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric. 14 Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco. 15 Ecen ia baztu itzuli içan dituc Satanen ondoan. 16 Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát. 17 Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. 18 Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da. 19 Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen. 20 Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát. 21 Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz. 22 Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac. 23 Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic. 24 Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec. 25 Halaber obra onac-ere aitzinean agueri dituc: eta bercelaco diraden obrác, ecin estal daitezquec. 6 1 Vztarriren azpian diraden cerbitzari guciéc, bere nabussiac ohore ororen digne estima bitzate: Iaincoaren icena eta doctriná blasphema eztitecençát. 2 Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta. 3 Baldin nehorc berce doctrinaric iracasten badu, eta consentitzen ezpadu Iesus Christ gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauèzco doctrinán, 4 Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac, 5 Guiçon adimenduz corrumpituén eta eguiatic priuatu diradenén disputatione vanoac, estimatzen dutelaric pietatea irabazte dela: retiradi halacoetaric. 6 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin. 7 Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula. 8 Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc. 9 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. 10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté. 11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari. 12 Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc. 13 Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona: 14 Manamendu haur beguira deçán macula eta reprotchu gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimendurano: 15 Cein eracutsiren baitu bere demborán Prince benedicatuac eta bakoitzac, reguén Regueac eta iaunén Iaunac: 16 Ceinec berac baitu immortalitate, nehor hurbil ecin daiten arguian habitatzen delaric, cein ezpaitu guiçonec batec-ere ikussi, ez ecin ikus baiteçaque: ceini ohore eta indar seculacotz. Amen. 17 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco: 18 Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden. 19 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala. 20 O Timotheo, deposita beguireçac, ihes eguiten drauealaric oihu vanoéy eta profanoey, eta falsuqui hala deitzen den scientiaco contradictioney: 21 Cein scientiaz professione eguiten çutelaric batzu fedetic erauci içan baitirade. Gratia dela hirequin. Amen.