Mark 14:34-42

Basque(i) 34 Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue. 35 Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura: 36 Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana. 37 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc? 38 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu. 39 Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan. 40 Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten. 41 Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara. 42 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.