Basque(i)
1 Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin:
2 Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho.
3 Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin.
4 Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin.
5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan.
6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera.
7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác.
8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.
9 Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco.
10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.