Basque(i)
40 Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen, eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren gratiá cen haren gainean.
41 Eta ioaiten ciraden haren aita-amác vrthe oroz Ierusalemera Bazco bestán.
42 Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec Ierusalemera bestaco costumaren arauez:
43 Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaquión ohart Ioseph, ez bere ama:
44 Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun baten bidean: eta haren bilha çabiltzan ahaidén eta eçagunén artean.
45 Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera, haren bilha çabiltzala.
46 Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela.
47 Eta spantatzen ciraden hura ençuten çutén guciac, haren iaquinaren eta respostuén gainean.
48 Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán.
49 Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala içan?
50 Baina hec etzeçaten adi erran cerauen hitza.
51 Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera: eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc bere bihotzean.
52 Eta Iesus auançatzen cen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iaincoa baithan eta guiçonac baithan.