Romans 4:1-8

Basque(i) 1 Cer beraz erranen dugu gure aita Abrahamec eriden duela haraguiaren arauez? 2 Ecen baldin Abraham obréz iustificatu içan bada, badu cerçaz gloria dadin, baina ez Iaincoa baithan. 3 Baina cer dio Scripturác? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara. 4 Baina obratzen duenari alocairua etzayó gratiatan contatzen baina hartzetan: 5 Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó. 6 Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obrác gabe iustitiá imputatzen draucan guiçonaren dohain-ontassuna, dioela, 7 Dohatsu dirade ceinén iniquitateac quittatu içan baitirade eta ceinén bekatuac estali içan baitirade. 8 Dohatsu da Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon guiçona.