Matthew 23:3-12

Basque(i) 3 Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten. 4 Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté. 5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac. 6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan, 7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá. 8 Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete. 9 Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena. 10 Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ. 11 Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari. 12 Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.