Matthew 28:1-6

Basque(i) 1 Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera. 2 Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean. 3 Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala. 4 Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen. 5 Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela: 6 Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua.