Matthew 25:4-10

Basque(i) 4 Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin. 5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan. 6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera. 7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác. 8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade. 9 Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco. 10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.