Basque(i)
20 Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola.
21 Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán.
22 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay.
23 Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney.
24 Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz.
25 Iesusec bada hec beregana deithuric, dio, Badaquiçue ecen nationetaco princiéc seignoriatzen dutela hayen gainean: eta handiéc authoritatez vsatzen dutela hayén gaynean.
26 Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil:
27 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari.
28 Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.