John 2:3-10

Basque(i) 3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié. 4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena. 5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue. 6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri. 7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano. 8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten: 9 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac, 10 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.