Basque(i)
7 Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ.
8 Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.
9 Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin:
10 Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki.
11 Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.
12 Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen ?
13 Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic.