Matthew 25:1-8

Basque(i) 1 Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin: 2 Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho. 3 Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin. 4 Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin. 5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan. 6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera. 7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác. 8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.