Basque(i)
37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan?
38 Horrá, guelditzen çaiçue çuen etchea desert.
39 Ecen badiotsuet, eznauçue ikussiren hemendic harát derraqueçueno, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.
24 1 Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera.
2 Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin.