Basque(i)
24 Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.
25 Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen.
26 Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác?
27 Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade.