Matthew 10:1-5

Basque(i) 1 Orduan bere hamabi discipuluac beregana deithuric, eman ciecen bothere spiritu satsuén contra, hayén campora egoizteco, eta eritassun mota guciaren eta langore mota guciaren sendatzeco. 2 Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea. 3 Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo. 4 Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena. 5 Hamabi hauc igor citzan Iesusec, eta eman ciecén manamendu, cioela, Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén hiritan etzaiteztela sar: