Basque(i)
1 Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati.
2 Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Hic dioc.
3 Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén hura Sacrificadore principaléc.
4 Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen dutén.
5 Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.
6 Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.
7 Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.
8 Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.
9 Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?
10 (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc)
11 Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén.
12 Eta Pilatec ihardesten çuela, berriz erran ciecén, Cer bada nahi duçue daguiodan Iuduén Regue deitzen duçuen huni?
13 Eta hec berriz oihu eguin ceçaten, Crucifica eçac.
14 Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ceçaten, Crucifica eçac.
15 Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat.
16 Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia.
17 Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.
18 Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
19 Eta baceraunsaten haren buruäri canabera batez, eta thu eguiten çuten haren contra, eta belhauricaturic reuerentia eguiten ceraucaten.
20 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.
21 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.
22 Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua.
23 Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har
24 Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.
25 Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.
26 Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.
27 Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.