Mark 12:1-12

Basque(i) 1 Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin. 2 Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic. 3 Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic. 4 Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic. 5 Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela. 6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen. 7 Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea. 8 Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora. 9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri. 10 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da: 11 Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? 12 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.