Mark 11:1-11

Basque(i) 1 Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga, 2 Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue. 3 Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna. 4 Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura. 5 Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea? 6 Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten. 7 Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean. 8 Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen. 9 Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena. 10 Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená. 11 Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin.