James 4:1-10

Basque(i) 1 Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric? 2 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen. 3 Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát. 4 Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda. 5 Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac? 6 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten. 7 Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric. 8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác. 9 Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara. 10 Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.