Ephesians 6:1-9

Basque(i) 1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. 2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin) 3 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean. 4 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan. 5 Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala. 6 Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic. 7 Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac: 8 Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec. 9 Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.