Ephesians 1:5-12

Basque(i) 5 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura, 6 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean. 7 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura: 8 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan: 9 Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan: 10 Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan: 11 Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura. 12 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.