Basque(i)
3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,
5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:
7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.
8 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.