Titus 3:3 Cross References - Basque

3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.

Matthew 21:29

29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin.

Luke 21:8

8 Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan.

John 8:34

34 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.

Acts 9:1-6

1 Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana. 2 Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera. 3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic. 4 Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc? 5 Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. 6 Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán.

Acts 26:19-20

19 Hunegatic, o Regue Agrippá, eznitzayoc desobedient içan cerutico visioneari. 20 Baina Damascen ciradeney lehenic, eta Ierusalemen, eta Iudeaco comarca gucian ciradeney, guero Gentiley-ere predicatu diraueat emenda litecen eta conuerti Iaincoagana, obrác eguiten lituztelaric emendamendutaco digneac.

Romans 1:29-31

29 Iniustitia guciaz betheac, paillardiçaz, gaichtaqueriaz, auaritiaz, malitiaz: inuidiaz betheac, guicerhaitecaz, guduz, enganioz, conditione gaichtoz: 30 Rapportari, gaitzerraile, Iaincoaren gaitzesle, iniuriaçale, vrgulutsu, vantari, gaitz-erideile, aitamén desobedient: 31 Adimendu gabe, pactoén hautsle, affectione natural gabe, appacega ecin daitezquen beçalaco, misericordia gabe.

Romans 3:9-20

9 Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela. 10 Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic. 11 Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic. 12 Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano. 13 Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan. 14 Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da. 15 Arin dirade hayén oinac odol issurtera. 16 Destructione eta miseria hayén bidetan. 17 Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean. 19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean. 20 Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.

Romans 6:17

17 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete:

Romans 6:22

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.

1 Corinthians 6:9-11

9 Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? 10 Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen. 11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

2 Corinthians 12:20

20 Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan beçalaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin çueçaz nahi eztuçuen beçalaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidiác, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurlác, vrguluac, seditioneac:

Galatians 6:3

3 Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.

Ephesians 2:1-3

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: 2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: 3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

Colossians 1:21

21 Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:

Colossians 3:7

7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.

2 Timothy 3:2-3

2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,

James 1:26

26 Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.

1 Peter 1:14

14 Eta haur, haour obedientéc beçala, çuen buruäc conformatzen eztituçuelaric lehenago çuen ignorantián centuzten desiretara:

1 Peter 4:1-3

1 Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, çuec-ere pensatze hunez beraz harma çaitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den, 2 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat. 3 Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan.

Revelation 12:9

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 13:14

14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.

Revelation 18:2

2 Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin içan da deabruén habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune:

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.