Romans 3:9-19

Basque(i) 9 Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela. 10 Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic. 11 Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic. 12 Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano. 13 Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan. 14 Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da. 15 Arin dirade hayén oinac odol issurtera. 16 Destructione eta miseria hayén bidetan. 17 Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean. 19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.