Basque(i)
11 Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena.
12 Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena:
13 Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA.
14 Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez.
15 Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena.
16 Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA.