Matthew 27:3-10

Basque(i) 3 Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey. 4 Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála. 5 Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä. 6 Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da. 7 Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku. 8 Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano. 9 Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz: 10 Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.