Basque(i)
43 Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez.
44 Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
45 Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
46 Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.