Matthew 14:13-21

Basque(i) 13 Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric. 14 Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan. 15 Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat. 16 Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera. 17 Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen. 18 Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna. 19 Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey. 20 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric. 21 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.