Mark 4:2-9

Basque(i) 2 Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça, eta erraiten cerauen bere doctrinán, 3 Ençun eçaçue, Huná, ereillebat ilki cedin ereitara. 4 Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten hura. 5 Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic. 6 Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin. 7 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan fructuric eman. 8 Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun. 9 Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.