Mark 11:28-33

Basque(i) 28 Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán? 29 Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue. 31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura? 32 Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela. 33 Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.