Luke 12:37-43

Basque(i) 37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela. 38 Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec. 39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea. 40 Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da. 41 Orduan erran cieçón Pierrisec, Iauna, guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere? 42 Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, demborán ordinarioa deyençát? 43 Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena.