Luke 12:2-9

Basque(i) 2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic. 3 Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác, arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena, predicaturen da etche gainetan. 4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten. 5 Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten. 6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ? 7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec. 8 Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueruén aitzinean. 9 Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena, vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean.