Basque(i)
1 Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara.
2 Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.
3 Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala.
4 Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.
5 Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan.
6 Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da.
7 Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.
8 Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric: