Hebrews 4:3-11

Basque(i) 3 Ecen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi vkan dugunoc, erran duen beçala, Bada cin eguin vkan dut neure hirán, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danic haren obrác acabatu içan baciraden-ere. 4 Ecen nombeit hunela erran vkan du çazpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa çazpigarren egunean bere obra gucietaric. 5 Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean. 6 Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu içan çauenac eztiradela sarthu içan bere incredulitatearen causaz: 7 Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buruän (nola erran içan baita) Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac. 8 Ecen baldin Iosuec hæy eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez minçatu. 9 Halacotz, guelditzen çayó sabbathgoabat Iaincoaren populuari. 10 Ecen Iaincoaren reposean sarthu içan dena, reposatu içan da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric beçala. 11 Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera.