Hebrews 11:8-13

Basque(i) 8 Fedez Abrahamec deithu cenean obedi ceçan Iaincoa, heretagetan hartu behar çuen lekura ioan ledinçát, eta parti cedin norat ioaiten cen etzaquialaric. 9 Fedez egon cedin promettatu içan çayón lurrean bercerenean beçala, tabernacletan egoiten cela Isaac-equin eta Iacob-equin promes beraren herederoquidequin. 10 Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta fundaçalea baita Iaincoa. 11 Fedez Sarac-ere haciaren concebitzeco indarra recebi ceçan, eta adinetic lekora erdi cedin, ceren estima baitzeçan hari promes eguin ceraucana fidel cela. 12 Eta halacotz batetaric (etare ia hilaganic) sorthu içan da gende handi ceruco içarrac beçala, eta itsas costaco conta ecin daiten sablea beçala. 13 Fedean hauc gucioc hil içan dirade promessac recebitu gabe: baina vrrundanic hec ikussiric eta sinhetsiric eta salutaturic, eta aithorturic ecen arrotz eta estrangér ciradela lurrean.