1 John 5:13-20

Basque(i) 13 Gauça hauc scribatu vkan drauzquiçuet çuey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten duçuenoy: daquiçuençát ecen baduçuela vicitze eternala, eta sinhets deçaçuençát Iaincoaren Semearen icena baithan. 14 Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela. 15 Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac. 16 Baldin cembeitec ikusten badu bere anaye bekatu eguiten duela heriora ezten bekatuz, escaturen çayó Iaincoari, eta emanen drauca hari vicitze: bekatu eguiten duteney diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatic othoitz daguián. 17 Iniquitate gucia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenic. 18 Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura. 19 Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala. 20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.