1 Thessalonians 4:16 Cross References - Basque

16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:

Matthew 16:27

27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.

Matthew 24:30-31

30 Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin. 31 Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.

Matthew 25:31

31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.

Matthew 26:64

64 Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela.

Acts 1:11

11 Ceinéc erran-ere baitzeçaten, Galileaco guiçonác, cergatic zaudete, cerurat beha çaudetela? goiti çuetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baituçue cerurat ioaiten.

1 Corinthians 15:23

23 Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.

1 Corinthians 15:51-52

51 Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen: 52 Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.

2 Thessalonians 1:7

7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,

2 Thessalonians 2:1

1 Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz.

2 Peter 3:10

10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.

Jude 1:9

9 Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.

Revelation 1:7

7 Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen.

Revelation 1:10

10 Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela,

Revelation 8:13

13 Orduan ikus eta ençun neçan Ainguerubat hegaldatzen cela ceruären erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic.

Revelation 14:13

13 Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté.

Revelation 20:5-6

5 Baina goitico hilac eztirade resuscitaturen milla vrthe compli daitezqueno: haur da lehen resurrectionea. 6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hayén gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina içanen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen duté harequin milla vrthez.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.