1 Thessalonians 4:1 Cross References - Basque

1 Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.

John 15:2

2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.

Acts 20:27

27 Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia.

Romans 8:8

8 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque.

Romans 12:1-2

1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. 2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

1 Corinthians 11:23

23 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:

1 Corinthians 15:1

1 Bada auisatzen çaituztet, anayeác, declaratu drauçuedan Euangelioaz, cein recebitu baituçue, ceinetan egoiten-ere baitzarete.

1 Corinthians 15:58

58 Halacotz, ene anaye maiteác, çareten fermu, constant, abundoso Iaunaren obrán bethiere, daquiçuelaric ecen çuen trabaillua eztela vano gure Iaunean.

2 Corinthians 5:9

9 Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera.

2 Corinthians 6:1

1 Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.

2 Corinthians 10:1

1 Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac.

2 Corinthians 13:11

11 Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

Ephesians 4:1

1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,

Ephesians 4:20

20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:

Ephesians 5:17

17 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.

Philippians 1:9

9 Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin:

Philippians 1:27

27 Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric:

Philippians 3:14

14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean.

Colossians 1:10

10 Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean.

Colossians 2:6

6 Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte:

1 Thessalonians 2:11-12

11 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen. 12 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala.

1 Thessalonians 3:12

12 Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:

1 Thessalonians 4:2

2 Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.

1 Thessalonians 4:10-12

10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten, 11 Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala: 12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.

2 Thessalonians 1:3

3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:

2 Thessalonians 2:1

1 Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz.

2 Thessalonians 3:1

1 Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala:

2 Thessalonians 3:10-12

10 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan. 11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. 12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten.

1 Timothy 5:21

21 Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz.

1 Timothy 6:13-14

13 Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona: 14 Manamendu haur beguira deçán macula eta reprotchu gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimendurano:

2 Timothy 4:1

1 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:

Philemon 1:9-10

9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic. 10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:

Hebrews 11:6

6 Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela.

Hebrews 13:16

16 Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac.

Hebrews 13:22

22 Halaber othoitz eguiten drauçuet, anayeác, suffri eçaçue exhortationetaco hitza: ecen hitz gutitan scribatu drauçuet.

2 Peter 1:5-10

5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: 6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: 7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. 8 Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean. 9 Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela. 10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.

2 Peter 3:18

18 Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.

1 John 3:22

22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.