1 Thessalonians 5 Cross References - Basque

1 Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan. 2 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala. 3 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren. 4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten. 5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. 6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. 7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. 8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz. 9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz, 10 Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén. 11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. 12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: 13 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean. 14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara. 15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara. 16 Bethiere çareten aleguera. 17 Paussu gabe othoitz eguiçue. 18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez. 19 Spiritua ezteçaçuela iraungui: 20 Prophetiác eztiçaçuela menosprecia. 21 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate: 22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte. 23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela. 24 Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu. 25 Anayeác, othoitz eguiçue guregatic. 26 Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin. 27 Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey. 28 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.

Matthew 5:12

12 Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác.

Matthew 5:39

39 Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere.

Matthew 5:44-45

44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. 45 Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

Matthew 7:15-20

15 Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade. 16 Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric? 17 Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu. 18 Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi. 19 Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten. 20 Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.

Matthew 9:37-38

37 Orduan dioste bere discipuluey, Segur vztá handi da, baina languile guti. 38 Othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.

Matthew 10:40

40 Çuec recebitzen çaituztenac, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, ni igorri nauena recebitzen du.

Matthew 12:20

20 Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.

Matthew 13:25

25 Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin.

Matthew 17:26-27

26 Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac. 27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.

Matthew 20:28

28 Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.

Matthew 23:33

33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari?

Matthew 24:3

3 Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?

Matthew 24:35

35 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. 36 Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen. 37 Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. 38 Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano. 39 Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

Matthew 24:42-44

42 Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.

Matthew 24:42

42 Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den. 43 Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi. 44 Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

Matthew 25:5

5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan.

Matthew 25:13

13 Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.

Matthew 26:24

24 Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz.

Matthew 26:38

38 Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin.

Matthew 26:40-41

40 Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin? 41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.

Matthew 26:63

63 Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea.

Mark 5:7

7 Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.

Mark 7:14-15

14 Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue. 15 Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.

Mark 9:50

50 Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.

Mark 13:30-32

30 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno. 31 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. 32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.

Mark 13:34-35

34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca. 35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:

Mark 13:37

37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.

Mark 14:37-38

37 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc? 38 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.

Luke 1:46

46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.

Luke 6:35

35 Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.

Luke 7:3-5

3 Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric senda leçan haren cerbitzaria. 4 Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón. 5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.

Luke 10:1-2

1 Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara. 2 Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.

Luke 10:7

7 Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.

Luke 10:20

20 Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.

Luke 12:37

37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.

Luke 12:39-40

39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea.

Luke 12:39

39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea. 40 Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

Luke 12:57

57 Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen bide dena?

Luke 16:8

8 Eta lauda ceçan nabussiac despenser gaichtoa, ceren çuhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac çuhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean

Luke 17:26-30

26 Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere. 27 Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac. 28 Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala: iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén, saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen çutén: 29 Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan: 30 Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen den egunean.

Luke 18:1

1 Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:

Luke 21:34-35

34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura. 35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac. 36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.

Luke 22:32

32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.

Luke 22:46

46 Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

John 1:17

17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.

John 3:33

33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela.

John 4:38

38 Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.

John 8:31

31 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.

John 10:11

11 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic:

John 10:15

15 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic.

John 10:17

17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.

John 12:36

36 Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.

John 13:34-35

34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat. 35 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.

John 15:4

4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.

John 15:13

13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.

John 15:17

17 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.

John 17:19

19 Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz.

John 21:15-17

15 Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac. 16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac. 17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.

Acts 1:7

7 Eta erran ciecén, Ezta çuey eman Aitac bere bothere proprian eçarri dituen demborén edo sasoinén eçagutzea.

Acts 1:20

20 Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec.

Acts 1:25

25 Har deçançát ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci içan baita Iudas, ioan ledinçat bere lekurát.

Acts 2:15

15 Ecen eztirade, çuec vste duçuen beçala hauc hordi, ikussiric ecen egunaren heren orena dela

Acts 7:51

51 Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere.

Acts 11:23

23 Eta arriuatu cenean, eta ikussi çuenean Iaincoaren gratiá aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin.

Acts 12:22-23

22 Eta populua oihuz iar cedin, Iaincoaren voza, eta ez guiçonarena! 23 Eta bertan io ceçan hura Iaincoaren Aingueruäc, ceren ezpaitzeraucan Iaincoari gloria eman: eta harabarturic hil cedin.

Acts 13:41

41 Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue.

Acts 13:48

48 Eta Gentilac haur çançutenean aleguera citecen, eta glorifica ceçaten Iaunaren hitza: eta sinhets ceçaten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guciéc.

Acts 14:22

22 Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.

Acts 17:11

11 Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, ceinéc hitza recebi baitzeçaten alegrança gucirequin, egun oroz Scripturác bilhatzen cituztela, eya gauça hauc hala liradenez.

Acts 19:6

6 Eta escuac gainean eçarri cerauztenean Paulec, ethor cedin Spiritu saindua hayén gainera, eta minçatzen ciraden lengoagez, eta prophetizatzen çutén.

Acts 19:13

13 Orduan enseya citecen hara huna ebilten ciraden Iudu exorcista batzu spiritu gaichtoac cituztenén gainean Iesus Iaunaren icenaren inuocatzen, erraiten çutela, Coniuratzen çaituztegu Paulec predicatzen duen Iesusen partez.

Acts 20:27

27 Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia. 28 Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.

Acts 20:31

31 Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic. 32 Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco.

Acts 20:35

35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.

Acts 26:18

18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz.

Romans 1:7

7 Roman çareten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu içatera deithuey: Gracia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

Romans 4:17-19

17 (Scribatua den beçala, Anhitz nationeren aita ordenatu vkan aut) Iaincoaren aitzinean, cein sinhetsi vkan baitu: ceinec hiley vicitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gauçác balirade beçala. 18 Ceinec sperançaren contra sperançaz sinhets baitzeçan, anhitz nationeren aita içanen cela: erran içan çayonaren araura, Hala içanen duc hire hacia. 19 Eta fedean flaccu ez içanez, etzeçan behá bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguruä baçuen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera.

Romans 5:2-5

2 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán. 3 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela. 4 Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá. 5 Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz. 6 Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere demborán infidelacgatic hil içan da. 7 Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera. 8 Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.

Romans 8:24-25

24 Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu. 25 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.

Romans 8:30

30 Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?

Romans 8:34

34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?

Romans 9:11-23

11 Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát, 12 Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena. 13 Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi. 14 Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila. 15 Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari. 16 Halacotz beraz electionea ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren. 17 Ecen badiotsa Scripturác Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts deçadançát hitan neure botherea, eta denuntia dadinçát ene icena lur gucian. 18 Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du. 19 Erranen drautac bada niri, Cergatic oraino arranguratzen da? ecen nor da haren vorondateari resisti ahal dieçaqueona? 20 Bainaitzitic, o guiçoná, hi nor aiz Iaincoaren contra replicatzen duana? Ala erranen drauca gauça moldatuac hura moldatu duenari, Cergatic hunelaco eguin nauc? 21 Ala eztu lur-tupinaguileac orhe ber batetaric eguiteco bothere, vnci bataren ohoretaco, eta bercearen desohoretaco? 22 Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac? 23 Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara? 24 Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere.

Romans 11:7

7 Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade,

Romans 11:30

30 Ecen nola çuec-ere noizpait Iaincoagana desobedient içan baitzarete: baina orain misericordia ardietsi baituçue hayén desobedient içanez:

Romans 12:1

1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. 2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

Romans 12:9

9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.

Romans 12:12

12 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.

Romans 12:17-21

17 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean.

Romans 12:17

17 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. 18 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen. 19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. 20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. 21 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.

Romans 13:11-13

11 Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.

Romans 13:11-14

11 Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean. 12 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.

Romans 13:12-14

12 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz. 13 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan.

Romans 13:13-14

13 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan.

Romans 13:13

13 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan. 14 Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.

Romans 14:1

1 Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera.

Romans 14:8-9

8 Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara 9 Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát.

Romans 14:19

19 Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney.

Romans 15:1-3

1 Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu. 2 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.

Romans 15:2-3

2 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan. 3 Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.

Romans 15:5

5 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:

Romans 15:13

13 Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez. 14 Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue.

Romans 15:30

30 Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz:

Romans 15:33

33 Bada baquezco Iaincoa dela çuequin gucioquin, Amen.

Romans 16:16

16 Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.

Romans 16:20

20 Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.

Romans 16:23

23 Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.

1 Corinthians 1:2

2 Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:

1 Corinthians 1:8

8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.

1 Corinthians 1:8-9

8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat. 9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.

1 Corinthians 1:9

9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.

1 Corinthians 2:11

11 Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen.

1 Corinthians 2:14-15

14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade. 15 Baina guiçon spiritualac iugeatzen ditu gauça guciac, eta bera ezta nehorçaz iugeatzen.

1 Corinthians 3:9

9 Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete.

1 Corinthians 4:1-2

1 Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala. 2 Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin.

1 Corinthians 4:14

14 Eztrauzquiçuet gauça hauc scribatzen ahalque çaitzatedançát, baina neure haour maite anço auisatzen çaituztet.

1 Corinthians 6:7

7 Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen?

1 Corinthians 8:13

13 Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.

1 Corinthians 9:7-11

7 Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten ? 8 Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten? 9 Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac? 10 Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan. 11 Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu?

1 Corinthians 10:13

13 Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát.

1 Corinthians 10:23

23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.

1 Corinthians 10:31-33

31 Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue. 32 Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana. 33 Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat.

1 Corinthians 11:4

4 Guiçon buruä estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buruä.

1 Corinthians 12:10

10 Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea.

1 Corinthians 12:28

28 Eta batzu eçarri vkan ditu Iaincoac Eliçán, lehenic Apostoluac, guero Prophetác, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiutác, gobernamenduac, lengoagén diuersitateac.

1 Corinthians 13:2

2 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.

1 Corinthians 13:4-5

4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen: 5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:

1 Corinthians 13:9

9 Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.

1 Corinthians 13:13

13 Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.

1 Corinthians 14:1

1 Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen.

1 Corinthians 14:3-6

3 Baina prophetizatzen duena, guiçoney minço çaye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan. 4 Lengoage arrotzez minço denac, bere buruä edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eliçá edificatzen du. 5 Nahi dut bada çuec gucioc lengoage diuersez minça çaitezten, baina nahiago prophetiza deçaçuen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez minço dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eliçác edificatione har deçançát.

1 Corinthians 14:5-6

5 Nahi dut bada çuec gucioc lengoage diuersez minça çaitezten, baina nahiago prophetiza deçaçuen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez minço dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eliçác edificatione har deçançát. 6 Bada orain, anayeác, baldin banathor çuetara lengoage arrotzez minço naicela, cer probetchu eguinen drauçuet: baldin minça ezpanaquiçue edo reuelationez, edo scientiaz, edo prophetiaz, edo doctrinaz?

1 Corinthians 14:12

12 Hala çuec-ere dohain spiritual guthicioso çaretenaz gueroz, çarreitzate hetan abundoso içateari Eliçaren edificationetan.

1 Corinthians 14:22-25

22 Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina prophetiá, ez infideley, baina sinhesten duteney. 23 Bada baldin Eliça gucia bil badadi batetara, eta guciac lengoage arrotzez minça ditecen, eta ignorantac, edo infidelac sar ditecen: eztuté erranen, ecen erhotzen çaretela? 24 Baina baldin guciéc prophetizatzen baduté, eta sar dadin cembeit infidel edo ignorant, vençutzen da guciéz, eta iugeatzen da guciéz. 25 Eta halatan haren bihotzeco secretuac manifestatzen dirade: eta hala ahoz beheraturic adoraturen du Iaincoa, declaratzen duela ecen Iaincoa eguiazqui çuetan dela.

1 Corinthians 14:28-29

28 Eta baldin interpretaçaleric ezpada, ichil bedi Eliçan lengoage arrotzez minço dena, eta bere buruäri minça bequió eta Iaincoari. 29 Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate.

1 Corinthians 14:29-32

29 Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate.

1 Corinthians 14:29-29

29 Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate. 30 Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi.

1 Corinthians 14:30-32

30 Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi. 31 Ecen guciéc bata bercearen ondoan prophetiza ahal deçaqueçue, guciéc ikas deçatençát, eta guciac consola ditecençát. 32 Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade. 33 Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala.

1 Corinthians 14:37-39

37 Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, eçagut beça ecen scribatzen drauzquiçuedan gauçác Iaincoaren manamendu diradela. 38 Eta ignorant dena, ignorant biz. 39 Halacotz, anayeác, çareten prophetizatzera guthicioso, eta lengoage arrotzez minçatzea ezteçaçuela empatcha.

1 Corinthians 15:3

3 Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura:

1 Corinthians 15:10

10 Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.

1 Corinthians 15:34

34 Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet.

1 Corinthians 15:58

58 Halacotz, ene anaye maiteác, çareten fermu, constant, abundoso Iaunaren obrán bethiere, daquiçuelaric ecen çuen trabaillua eztela vano gure Iaunean.

1 Corinthians 16:10

10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.

1 Corinthians 16:13

13 Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.

1 Corinthians 16:16

16 Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.

1 Corinthians 16:18

18 Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.

1 Corinthians 16:20

20 Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.

2 Corinthians 1:11

11 Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic eguinen duçuen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát.

2 Corinthians 5:9

9 Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera.

2 Corinthians 5:15

15 Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari.

2 Corinthians 5:19

19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza.

2 Corinthians 5:21

21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.

2 Corinthians 6:1

1 Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.

2 Corinthians 6:3

3 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:

2 Corinthians 6:7

7 Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.

2 Corinthians 6:10

10 Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

2 Corinthians 8:20-21

20 Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan guçaz administratzen den abundantia hunetan: 21 Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere.

2 Corinthians 9:1

1 Eta sainduey eguiten çayen aiutáz den becembatean, çuey scribatzea soberancia çayt.

2 Corinthians 11:23

23 Christen ministre dirade? (erho anço minço naiz) areago ni: nequetan, guehiago: çauritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz.

2 Corinthians 12:19

19 Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic.

2 Corinthians 13:11

11 Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

Galatians 1:15

15 Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)

Galatians 4:11

11 Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan.

Galatians 4:14

14 Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.

Galatians 5:5

5 Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:

Galatians 5:22

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Galatians 6:1-2

1 Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin . 2 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

Galatians 6:6

6 Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.

Galatians 6:10

10 Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

Ephesians 4:2

2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: 3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.

Ephesians 4:11-12

11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

Ephesians 4:12-12

12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

Ephesians 4:16

16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.

Ephesians 4:29

29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát. 30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.

Ephesians 4:32-5:2

32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.

Ephesians 5:2

2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan

Ephesians 5:8

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

Ephesians 5:8-9

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: 9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) 10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.

Ephesians 5:14

14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. 15 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:

Ephesians 5:20

20 Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:

Ephesians 5:26-27

26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. 27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

Ephesians 5:33

33 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

Ephesians 6:11

11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

Ephesians 6:13-18

13 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten. 14 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric: 15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea. 16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.

Ephesians 6:16

16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen. 17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza. 18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

Ephesians 6:18-18

18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

Ephesians 6:18-20

18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic, 19 Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa, 20 Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.

Ephesians 6:23

23 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

Philippians 1:6

6 Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano:

Philippians 1:10

10 Gauça contrarioac discerni ditzaçuençát: pur eta trebucu gabe çaretençát Iesus Christen egunerano:

Philippians 1:19

19 Ceren baitaquit, ecen haur ethorriren çaitadala saluamendutara çuen orationéz, eta Iesus Cristen Spirituaren aiutáz,

Philippians 2:15-16

15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora: 16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:

Philippians 2:16-16

16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:

Philippians 2:19

19 Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.

Philippians 3:16

16 Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.

Philippians 4:4

4 Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. 5 Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. 6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Philippians 4:8

8 Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue: 9 Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

Colossians 1:13

13 Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.

Colossians 1:22

22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:

Colossians 1:28

28 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean. 29 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.

Colossians 3:12-13

12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.

Colossians 3:15

15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.

Colossians 3:17

17 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.

Colossians 4:2

2 Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin. 3 Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz.

Colossians 4:16

16 Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen.

1 Thessalonians 1:10

10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.

1 Thessalonians 2:7-12

7 Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala. 8 Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten. 9 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa.

1 Thessalonians 2:9-12

9 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa. 10 Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun. 11 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen.

1 Thessalonians 2:11

11 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen. 12 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala.

1 Thessalonians 2:12

12 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala.

1 Thessalonians 2:19

19 Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ?

1 Thessalonians 3:3

3 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.

1 Thessalonians 3:13

13 Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.

1 Thessalonians 4:3

3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:

1 Thessalonians 4:8

8 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu. 9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen. 10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,

1 Thessalonians 4:12

12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát. 13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.

1 Thessalonians 4:17

17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara. 18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.

1 Thessalonians 5:5

5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.

1 Thessalonians 5:8

8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.

1 Thessalonians 5:14

14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara.

2 Thessalonians 1:9

9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz:

2 Thessalonians 2:13-14

13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz: 14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.

2 Thessalonians 2:14

14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz. 15 Halacotz, anayeác, çaudete fermu eta educaçue ikassi duçuen doctriná, bada gure hitzez bada epistolaz. 16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,

2 Thessalonians 3:1-3

1 Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala: 2 Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién. 3 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.

2 Thessalonians 3:3-3

3 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.

2 Thessalonians 3:6-7

6 Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric. 7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean.

2 Thessalonians 3:11-13

11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. 12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten. 13 Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez. 14 Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát:

2 Thessalonians 3:16

16 Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin.

2 Thessalonians 3:18

18 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.

1 Timothy 1:3

3 Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats. 4 Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena.

1 Timothy 1:13

13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.

1 Timothy 1:16

16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.

1 Timothy 1:18

18 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát:

1 Timothy 2:6

6 Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán:

1 Timothy 2:9

9 Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz:

1 Timothy 2:15

15 Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin.

1 Timothy 3:2

2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco: 3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:

1 Timothy 3:11

11 Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan.

1 Timothy 4:14

14 Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin.

1 Timothy 5:1

1 Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala:

1 Timothy 5:7

7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát.

1 Timothy 5:17-18

17 Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. 18 Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da.

1 Timothy 5:20

20 Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát. 21 Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz.

1 Timothy 6:11

11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari.

1 Timothy 6:13

13 Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona:

1 Timothy 6:17

17 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco:

2 Timothy 1:6

6 Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina.

2 Timothy 1:9

9 Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz.

2 Timothy 1:15

15 Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes.

2 Timothy 2:6

6 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.

2 Timothy 2:10

10 Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.

2 Timothy 2:13

13 Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.

2 Timothy 2:19-20

19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia. 20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.

2 Timothy 2:22

22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

2 Timothy 2:24-25

24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:

2 Timothy 2:24

24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric: 25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,

2 Timothy 3:6

6 Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,

2 Timothy 4:1

1 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu: 2 Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:

2 Timothy 4:5

5 Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.

2 Timothy 4:14

14 Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.

Titus 1:2

2 Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan: 3 Diot bere hitza, Iainco gure Saluadorearen ordenançaren tenorez niri cargutan eman içan çaitadan predicationeaz: Tite neure seme eguiazcoari gure artean commun den fedearen arauez.

Titus 1:5

5 Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gaucén corrigitzen continua deçançát, eta ordena ditzán hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan beçala: 6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.

Titus 1:10

10 Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui minçaçaleric, eta adimenduén seduciçaleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: hæy ahoa boçatu behar ciayec:

Titus 2:6

6 Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.

Titus 2:12

12 Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan:

Titus 2:14

14 Ceinec eman baitu bere buruä guregatic, gu redemi guençançat iniquitate gucitaric, eta purifica guençançát bere populu particular, obra onetara affectionatu içateco. 15 Gauça hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc ezeçala hi menosprecia.

Titus 3:2

2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.

Philemon 1:22

22 Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela:

Hebrews 2:3

3 Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura ençun vkan çutenéz confirmatu ican baitzaicu:

Hebrews 2:11

11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,

Hebrews 3:1

1 Bada, anaye sainduác, vocatione celestialen participant çaretenác, considera eçaçue gure confessioneco Apostolua eta Sacrificadore subiranoa, cein baita, Iesus Christ,

Hebrews 3:13

13 Baina exhorta eçaçue elkar egun oroz, egungo egun deitzen deno, çuetaric nehor gogor eztadinçát bekatuaren enganioz.

Hebrews 4:12

12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Hebrews 5:2-3

2 Ceinec behar den becembat ignorantéz eta falta eguiten dutenéz pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita: 3 Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buruägatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic.

Hebrews 6:17-18

17 Gauça hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du: 18 Bi gauça mutha ecin daitezquenez (ceinétan impossible baita Iaincoac gueçurric erran duen) consolatione segura dugunçát, recursa dugunóc proposatu içan çaicun sperançaren vkaitera: 19 Cein baitaducagu arimaren angura segurbat eta fermubat beçala, eta vela barnean diradenetarano sartzen den-bat beçala.

Hebrews 10:23

23 Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)

Hebrews 10:25

25 Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.

Hebrews 10:35-36

35 Ezteçaçuela bada iraitz çuen confidançá, ceinec baitu recompensa handia. 36 Ecen patientia behar duçue, Iaincoaren vorondatea eguin duqueçuenean promessa recebi deçaçuençát.

Hebrews 12:12

12 Goititzaçue bada çuen escu lachoac, eta çuen belhaun iunctura partituac chuchent itzaçue:

Hebrews 12:14

14 Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.

Hebrews 12:23

23 Eta ceruètan scribatuac diraden lehen sorthuén congregationera, eta gucién iuge den Iaincoagana, eta iusto sanctificatuen spirituetara:

Hebrews 13:3

3 Çaretén orhoit presoneréz, hequin presoner bacinete beçala: affligitzen diradenez, ceuroc-ere gorputzez affligitzen bacinete beçala.

Hebrews 13:7

7 Çareten orhoit çuen guidaçaléz, Iaincoaren hitza declaratu vkan drauçuenéz, ceinén fedea imitatzen baituçue, consideratzen duçuelaric ceric içan den hayén conuersationearen fina.

Hebrews 13:15

15 Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua.

Hebrews 13:17

17 Obeditzaçue çuen guidaçaleac, eta susmetti çaquiztéz ecen hec veillatzen duté çuen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec beçala: eguiten dutena alegueraqui eguin deçatençat, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezliçateque çuen probetchutan. 18 Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera. 19 Eta hambatez guehiago othoitz eguiten drauçuet haur daguiçuen, sarriago restitui naquiçuençát. 20 Iainco baquezcoac bada (ceinec hiletaric itzul eraci baitu ardién Artzain handia alliança eternalezco odolaz, Iesus Christ gure Iauna)

James 3:18

18 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.

1 Peter 1:2

2 Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu içateco: Gratia eta baque multiplica daquiçuela. 3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz, 4 Heretage corrumpi ecin daitenera, ez macula, ez chimal, ceruètan çuençát conseruatura, 5 Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen çaretenonçat, azquen demborán reuelatu içateco prest den saluamendutacotz.

1 Peter 1:13

13 Halacotz çuen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, auçue perfectoqui sperança çuey presentatzen çaiçuen gratián Iesus Christ aguer daiteno.

1 Peter 1:22

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:

1 Peter 2:8

8 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade. 9 Baina çuec çarete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan çaituztenaren verthuteac denuntia ditzaçuençát.

1 Peter 2:9

9 Baina çuec çarete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan çaituztenaren verthuteac denuntia ditzaçuençát. 10 Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue.

1 Peter 2:10

10 Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue.

1 Peter 2:15

15 Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, guiçon erhoén ignorantiari ahoa boça dieçoçuen:

1 Peter 2:17

17 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue.

1 Peter 2:22-23

22 Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden içan haren ahoan. 23 Ceinec iniuriatzen cenean, ezpaitzuen iniuriatzen: gaizqui eguiten ceraucatenean, ezpaitzuen mehatchuric eguiten: baina remettitzen cen iustoqui iugeatzen duenagana. 24 Ceinec gure bekatuac ekarri vkan baititu bere gorputzean çur gainean: bekatuey hilic, iustitiari vici guiaizquionçat: ceinen vkalduráz sendatu içan baitzarete.

1 Peter 3:9

9 Gaitza gaitzagatic rendatzen eztuçuela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen duçuela: daquiçuelaric ecen hartara deithuac çaretela, benedictionezco heretagea possedi deçaçuençát.

1 Peter 3:11-13

11 Itzul bedi gaizquitic, eta begui vngui: bilha beça baquea, eta iarreiqui bequió hari. 12 Ecen Iaunaren beguiac iustoén gainera beha daude, eta haren beharriac hayén othoitzetara, eta Iaunaren beguithartea da gaizquiac eguiten dituztenén gainean. 13 Eta nor da çuey calteric eguinen drauçuena, baldin vnguiari baçarreitzate?

1 Peter 3:18

18 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.

1 Peter 4:2

2 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat.

1 Peter 4:7

7 Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:

1 Peter 5:2-3

2 Bazca eçaçue Iaincoaren arthalde cargutan eman çaiçuena, harçaz artha duçuelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez. 3 Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala.

1 Peter 5:8

8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

1 Peter 5:10

10 Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca çaitzatela.

2 Peter 1:1

1 SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney:

2 Peter 1:3

3 Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz:

2 Peter 1:12

12 Bada, eznaiz nagui içanen gauça hauçaz bethiere çuen orhoit eracitera, iaquinsu eta confirmatuac baçarete-ere eguia hunetan.

2 Peter 2:3

3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo. 4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.

2 Peter 2:13

13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz.

2 Peter 3:10

10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.

2 Peter 3:14

14 Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin.

1 John 1:7

7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.

1 John 2:8

8 Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui.

1 John 2:17

17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthiciá, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz.

1 John 3:1-3

1 Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen. 2 Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura. 3 Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

1 John 4:1

1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

3 John 1:11

11 Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa.

Jude 1:1

1 IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,

Jude 1:3

3 Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic. 4 Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.

Jude 1:20

20 Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,

Jude 1:23

23 Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela. 24 Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.

Revelation 1:20-2:1

20 Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc.

Revelation 2:2

2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti. 3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan.

Revelation 2:8

8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic:

Revelation 2:12

12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic,

Revelation 2:18

18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic,

Revelation 2:25

25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino.

Revelation 3:1

1 Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz. 2 Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean. 3 Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana.

Revelation 3:7

7 Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic:

Revelation 3:11

11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

Revelation 11:3-11

3 Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela. 4 Hauc dituc bi oliuác eta bi candelér lurreco Iaunaren presentián daudenac. 5 Eta baldin nehorc hæy gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hayén ahotic, eta iresten citic hayén etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic. 6 Hauc dié bothere ceruären ersteco, vriric eztaguian hayén prophetiazco egunetan: eta dié bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren açotatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite. 7 Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den bestiác, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen: 8 Eta hayen gorputzac etzanen dituc Ciuitate handico placetan, cein deitzen baita spiritualqui Sodoma eta Egypte, non gure Iauna-ere crucificatu içan baita. 9 Eta ikussiren citié leinuètacoéc, eta populuetacoéc, eta mihietacoéc, eta nationetacoéc, hayen gorputzac hirur egun eta erdiz, eta eztiquee permettituren hayen gorputzac eçar ditecen sepulturatan. 10 Eta lurreco habitantéc bozcario vkanen dié hayén gainean, eta atseguin harturen dié: eta presentac igorriren dirauecé elkarri: ceren bi Propheta hauc tormentatu dituqueizten lurrean habitant diradenac. 11 Baina hirur egun eta erdiren buruän vicitzeco spiritu Iaincoaganicoa hetara sarthuren datec, eta egonen diratec bere oinén gainean, eta iciapen handi eroriren datec hec ikussiren dituqueiztenen gainera.

Revelation 16:15

15 (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát)

Revelation 17:14

14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.

Revelation 18:7-8

7 Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet. 8 Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura.

Revelation 19:10

10 Eta egotz neçan neure buruä haren oinén aitzinera hura adora neçançát: eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anayén, ceinéc baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora eçac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua.

Revelation 22:9

9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.