Revelation 2:8-11

Basque(i) 8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic: 9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa. 11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.