Basque(i)
3 Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade.
4 Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát.
5 Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz.
6 Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea.