Matthew 8:5-10

Basque(i) 5 Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala, 6 Eta cioela, Iauna, ene muthilla diatzac etchean paralytico, gaizqui tormentatua. 7 Eta diotsó Iesusec, Nic ethorriric sendaturen diat hura. 8 Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla. 9 Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic. 10 Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.