Basque(i)
14 Baina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana ?
15 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera.
16 Eta Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethorten
17 Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.