Basque(i)
3 Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.
4 Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.
5 Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.
6 Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.
7 Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.
8 Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.