Matthew 26:59-66

Basque(i) 59 Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát: 60 Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten, 61 Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica. 62 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena? 63 Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea. 64 Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela. 65 Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa. 66 Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du.