Matthew 26:28-44

Basque(i) 28 Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan. 29 Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano. 30 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát. 31 Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac. 32 Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara. 33 Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza. 34 Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla. 35 Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten. 36 Orduan ethor cedin Iesus hequin Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste discipuluey, Iar çaitezte hemen, harache ioanic othoitz daididano. 37 Eta harturic Pierris eta Zebedeoren bi semeac, has cedin tristetzen eta guciz keichatzen. 38 Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin. 39 Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic. 40 Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin? 41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu. 42 Berriz bigarren aldian ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan, erraiten çuela, Ene Aitá, baldin possible ezpada copa haur iragan dadin eneganic, hura edaten dudala baicen: eguin bedi hire vorondatea. 43 Guero itzuliric erideiten ditu berriz lo daunçala: ecen hayen beguiac sorthatuac ciraden. 44 Eta vtziric hec, berriz ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan heren aldian, hitz berac erraiten cituela.