Matthew 23:23-28

Basque(i) 23 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. 24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten. 25 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac. 26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát. 27 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade. 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.