Matthew 23:1-7

Basque(i) 1 Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey. 2 Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac: 3 Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten. 4 Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté. 5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac. 6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan, 7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.