Matthew 20:1-8

Basque(i) 1 Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat. 2 Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira. 3 Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán. 4 Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet. 5 Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean. 6 Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer? 7 Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue. 8 Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano.