Matthew 14:5-10

Basque(i) 5 Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura. 6 Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan. 7 Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi. 8 Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä. 9 Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión. 10 Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera.